Nogalera 25 | Intxaustia 25

Intxaustia 2025: B1 eta B2 ekintzak gauzateko proiektuen aurkezpen publikoa

03/10/2024

Intxaurrondoa

2024ko irailaren 27an, jendaurrean aurkeztu ziren Intxaustia 25 proiektuko B1 eta B2 ekintzei dagokien proiektu teknikoa eta aurretiazko azterlan hidraulikoa (B4 ekintza).

Burlatako alkate Berta Arizkunek, Trilumak enpresako Arantza San Julianek (Udalerako Iraunkortasuneko laguntza teknikoaz arduratzen da), proiektuak idazteaz arduratzen den Krean enpresako ingeniari Carlos Antoñanzasek eta Udalak prozesu parte-hartzaileak garatzeko kontratatzen duen Artelan enpresako Oihana Loreak, Burlatak dituen arazoak eta erronkak azaldu zituzten, baita Aretako zubiaren inguruan eta Intxaustian egin beharreko obren diseinua eta birnaturalizazioa ere, helburuak lortzeko.

Saioan, Arga ibaiaren gaur egungo portaera hidraulikoa eta dirulaguntzaren kargura epe laburrean ezarri beharreko neurriekiko portaera deskribatu ziren, eta hobekuntza garrantzitsua lortuko da 25 urteko errepikatze-denborarako.

Gainera, lanaren garapena eta gauzatu beharreko parte-hartze, informazio eta sentsibilizazio prozesuaren saioak zein puntutan dauden azaldu zen.